martes, 10 de mayo de 2011

Muskiz el Campeonato de Euskadi MTB XC 2011

Este domingo se celebró en Muskiz el Campeonato de Euskadi MTB XC 2011. Donde Ainhoa Eraña consiguió proclamarse subcampeona de Euskadi y mantener la segunda plaza del Open Euskadi 2011. Ya que la prueba era valida para la clasificación general.


Eutsi sasoi horri Ahinoa!!


Xtreme Taldea

lunes, 9 de mayo de 2011

MENDAROKO LEHEN LAISTERKETA 01/05/10

Luis Alberto Hernando (Burgos, 1977) eta Maite Maiorak (Mendaro, 1980) estreinatu dute Mendaroko mendi lasterketaren palmaresa. Lehenak bi minutu eta hogei segundoko aldea atera zion helmugan Igon Manzisidor debarrari; eta, bigarrenak, nagusitasun osoz irabazi zuen emakumezkoen lasterketa. Sailkapen nagusiko 17. postuan sailkatu zen Maiora etxeko lasterketan. (argazkiak dauzka)

  53 lagunek parte hartu zuten, joan den domekan (maiatzak 1), Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatu zuen Mendaroko I. mendi lasterketan. Eta, 25 kilometroko ibilbidea egin ostean, 50 antxitxikari: 46 gizonezko eta lau emakumezko ailegatu ziren Herriko Enparantzan zegoen helmugaraino.

Eskiatzaile olinpiko bat nagusi gizonezkoetan

Klik haundi ikusteko
Luis Alberto Hernando, Jakan bizi den Burgoseko korrikalaria, izan zen guztietan bizkorrena Mendaron, 1:57:18 denborarekin. Italiako Turin hirian ospatu ziren 2006ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartutakoa da Hernando, goi mailako eskiatzaile eta atleta, hortaz. Turinen iraupen eskia eta erriflearen erabilera uztartzen dituen biatloi proban parte hartu zuen Aragoiko Federazioko ekipoko kidea den Hernandok. Uda sasoian baina, elurrik ez dagoenean, mendi lasterketetan parte hartzen du iraupen eskirako beharrezkoak diren entrenamenduen gogor eta luzeen osagarri moduan. Eta ez da batere gaizki moldatzen. Azken urteetan bere palmaresa nola loditu den ikusi besterik ez dago. Lortu dituen garaipen eta postu aipagarrien artean nabarmentzekoa da 2010ean munduko mendi lasterketen txapelketan, Italian jokatu zen Giir di Mont proban, eskuratu zuen bigarren postua. Proba horietan jaun eta jabe den Kilian Jornet katalanak bakarrik hartu zion aurrea Hernandori. Gauzak horrela, goi mailako kirolariak estreinatu du Mendaroko I. Mendi Lasterketako palmaresa.
  Probaren irabazleak eta bigarren postuan sailkatu zen Igon Manzisidor debarrak bakarrik bukatu zituzten lanak bi orduren azpitik. Hirugarren postuan ailegatu zen Ibai Alba hernaniarrak Manzisidorrek baino lau minutu gehiago behar izan zituen 25 kilometroko ibilbidea osatzeko. Iñigo Lariz izan zen sailkapeneko lehen elgoibartarra eta Ion Revert, berriz, lehen mendaroarra.

Maite Maiorak areriorik ez
Klik haundi ikusteko
Emakumezkoetan Maite Maiorak ez zuen areriorik izan, eta parte hartu zuten beste hiru emakumeen aurrean erraz nagusitu zen. Zegama Aizkorri Mendi Maratoia prestatzen buru belarri dihardu Mendaroko atletak, eta etxean jokatu zen proba sasoi puntua neurtzeko aproposa zen oso. Orain gutxi Hondarribiko Talaia Bidea mendi lasterketan lortutako hirugarren postua eta Berako mendi lasterketan lortu zuen laugarren postua gehitu behar zaizkio Mendaron lortutako garaipenari.
•Sailkapena: WWW.HERRIKROSSA.COOM
  1. Luis Alberto Hernando (1:57:18)
  2. Igon Mancisidor (1.59:38) (Xtreme Deba)
  3. Ibai Alba (2:04:46.
      33. Joserra Sousa: 2:44:28 ( Xtreme Deba)
37: Arkaitz Astiazaran ; 2:47:43 ( Xtreme Deba)
*Lehenengo emakumezkoa: Maite Maiora (2:23:43)
*Lehenengo mendaroarra: Ion Revert (2:13:01)