lunes, 27 de junio de 2011

TXINDOKI BERTIKALA 2011


Hasi da Igoera bertikalen euskal kopa. Lehen froga ekainaren 19an izan genuen Txindoki ederreko maldetan. Gure taldeko bi ordezkari izan genituen bertan, Ekaitz Azkoaga 41.ena izan genuen 42`53"-rekin eta Arkaitz Astiazaran 80.ena 46`12"-rekin. Lasterketaren irabazlea Walter Becerra izan genuen 35`02"-rekin eta emakumezkoetan Ana Conde 40`44"-rekin. Orain guztiak bigarren frogaren zain Azpeitiko Xoxoteko froga motz baina malkartsua izango baita datorren uztailaren 3-an.

lunes, 20 de junio de 2011

CUITA DEL SOL 2011 - Arkaitz eta Ekaitz

Pasa den ekainaren 11an jokatu zen Kataluniako Cuita el Sol igoera bertikal famatuan Deba-Itziar xtreme taldeko bi ordezkari izan genituen. Ekaitz Azkoaga itziartarra 33.ena izan genuen 1h 23´ 52"-rekin eta Arkaitz Astiazaran lasturtarra 54.ena 1h 32´29"-rekin.
Lasterketa honek baditu hainbat berezitasun, 4,9km eta 1680mko desnibela igo eta gero 2900mko Monteixo tontorrean helmuga. Bestetik eguzkiaren aurka lehiatu behar dela, haren itzalak harrapatzen duena deskalifikatua iz anen delarik. Eta azkenik lasterkari guztiek antolatzaileek emandako kamiseta berdinaz lastertu beharra.Lasterketan garaile Oscar Roig kataluniarra izan genuen 1h 5`23"-ko denborarekin,  Kilian Jornet Burgada gironarrak duen 59`52"-ko errekorretik urrun. Nesken artean Mireia Mirok izugarrizko birrindua eman zion aurreko errekorrari, erlojua 1h 14`38" geldituaz. Aipatzekoa 300 partehartzailetik gora izan zirela Areu herrixkan hasten zen bertikal hontan. Informazio guztia www.cuitaelsol.org-en



Arkaitz