Lasterketa honek baditu hainbat berezitasun, 4,9km eta 1680mko desnibela igo eta gero 2900mko Monteixo tontorrean helmuga. Bestetik eguzkiaren aurka lehiatu behar dela, haren itzalak harrapatzen duena deskalifikatua iz anen delarik. Eta azkenik lasterkari guztiek antolatzaileek emandako kamiseta berdinaz lastertu beharra.Lasterketan garaile Oscar Roig kataluniarra izan genuen 1h 5`23"-ko denborarekin, Kilian Jornet Burgada gironarrak duen 59`52"-ko errekorretik urrun. Nesken artean Mireia Mirok izugarrizko birrindua eman zion aurreko errekorrari, erlojua 1h 14`38" geldituaz. Aipatzekoa 300 partehartzailetik gora izan zirela Areu herrixkan hasten zen bertikal hontan. Informazio guztia www.cuitaelsol.org-en.
Arkaitz
No hay comentarios:
Publicar un comentario