lunes, 18 de julio de 2011

ZUZENIEN IGOERA - XOXOTE

Pasa den uztailaren 3an Euskadiko Igoera bertikalen kopako bigarren proba izan genuen Azpeitian, Xoxote mendira Zuzenien bertikala. Deba-Itziar xtreme taldeko hiru ordezkari bertan. Mutilen mailan, Ekaitz Azkoaga 19.ena izan genuen 34`21" denborarekin, Andoni Agirregabiria 40.ena 36`24"-rekin eta Arkaitz Astiazaran 51.ena 37`26"-rekin. Gizonezkoetan Aitor Osa itziartarrak izugarrizko erakustaldia emanaz bere iazko errekorra gainditu zuen, erlojua 26`41"-tan geldituz, Walter Becerrari hiru minutuko aldea atereaz. Nesketan ere errekorra gainditu zen, Ana Conde gasteiztarrak 33`48"-ko denbora egin baitzuen.
Euskal kopako sailkapen nagusian Ekaitz Azkoaga 14.en postuan ageri zaigu irailaren 18an lastertuko den Uharte Arakilgo Beriain bertikalaren zain.

No hay comentarios:

Publicar un comentario